Iraila eta urria artean atera beharko lirateke kalera eskualdeko hiru preso

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 19a, 11:06

Espetxean egin dizkieten azken likidazioen arabera, Mila Etxebarria erandioztarra irailaren 6an aterako da, Valentzia II espetxetik; Jose Mari Tokero sopeloztarra irailaren 23an, Terueletik; eta Lurdes Cerrato astrabuduarra urriaren 31n, Curtisetik (A Corunha). Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, hiru euskal preso politikoak espetxe zigor osoak bete ondoren kaleratuko dira. Dena dela, errepresioaren aurkako erakundeko kideak ez daude "oso ziur" hori horrela izango denik. "Gogoratu behar da Unai Paroten auzian, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren arabera, zigor horiek luzatu ahal dietela ere, eta kalera irten arte ez dugula ziurtasun osoz jakingo noiz irtengo diren", ohartarazi dute. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Etxebarria, Tokero eta Cerrato.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun