EHUrako bilatzailea sortu du Gorka Palaziok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 19a, 19:20

Internet & Euskadi bitakorak jakinarazi duenez, Ehuugle bilatzailea kaleratu berri du Gorka Jakobe Palazio EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Algortako bizilagunak. Google deritzonaren antzekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko kideentzat dago prestatuta. Hain zuzen ere, Google API beste web guneetan bilaketak egiteko programa, Dietritch Ayalaren NuSOAP libreria eta Daniel Leoneren PHP scripta darabiltza Ehuugle-k. Besteak beste, hitz solteak zein multzoka idatzitakoak zein esaldi osoak baliatu ahal dira nahi dena aurkitzeko. Palaziok sortutako euskaraz dago osorik. Argazkian, Gorka Palazio / Kazetaritza.org

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun