Armiarma Sarea fanzinearen zenbaki berrian izan du isla Mentxakabarriren desalojoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 19a, 19:51

Luz Negra taldeak Bizkaiko Asanblada Libertarioaren webgunean jakinarazi duenez, dagoeneko kalean da Armiarma Sarea bihilabetekariaren seigarren zenbakia. Besteak beste, Algortan okupazio mugimenduak azken urteotan izan duen ibilbidearen –okupazioak eta husteak tarteko– gaineko erreportajeak hartzen ditu, oraingo honetan, fanzinearen lehenengo orriak; duela gutxiko Mentxakabarri gaztetxearen desalojoa ahaztu gabe. Hala ere, ez dute betarik izan Getxo aldean okupatu berri duten etxearen gaineko informaziorik sartzeko. Armiarma Sarea argitalpeneko zenbaki berria http://armiarmasarea.net web gunean eskuratu daiteke, pdf formatuan. Argazkian, Mentxakabarri gaztetxea hustu zuteneko irudietako bat.

Ezkerraldeko AHTren Aurkako Asanbladak, Berri-otxoak gizarte bazterketaren aurkako Barakaldoko plataformak, La Kelo gaztetxeak (Santurtzi), Udondo gaztetxeak (Leioa), Algortako Gazte Asanbladak, Lokomotorra gaztetxeak (Alonsotegi) eta Orbeko Etxeak (Laudio) osatzen dute Armiarma Sarea.

Gaiaren inguruko berriak:

Gaztetxe berri bat zabaldu dute Getxon (2006 Api 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun