Gurasoentzako jardunaldia egingo du Algortan Kirolpsikologia.com web guneak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 20a, 20:12

Kirolaren Euskal Eskolaren laguntzarekin, kirola egiten duten eskola adineko haurren gurasoei zuzenduriko jardunaldia antolatu du, maiatzaren 6rako, Algortan, Kirolpsikologia.com web guneak. Besteak beste, eskola adinean kirolak duen garrantziaz arituko dira; baita gurasoek kirolak haurrengan modu positiboan eragin dezan duten garrantziaz ere, arlo teoriko nahiz praktikoa uztartuz; prentsa-ohar baten bidez antolatzaileek jakinarazi dutenez. Izen-emateak 15 euro balio du –guraso bikoteek 20 euroren truke izena emateko aukera izango dute– eta horretarako aipatu web guneko Ikastaroak atalera jo beharko dute aita-amek. Jardunaldia 10:30etik 12:30era izango da, Fadura kiroldegiko Hobekuntza Teknikorako Zentroan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun