Langile bat zauritu da Berangon maldan behera joatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 20a, 20:58

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, K.A.A. Muskizeko 27 urteko langilea zauritu da gaur goizean, Berangoko obra eremu batean, gidatzen ari zen Dumper makina maldan behera joan eta BI-637 errepidean lur orotako ibilgailu baten kontra talka egitean. Istripua 8:30ak aldera gertatu da eta K.A.A. Gurutzetako ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko zauriekin. Lur orotako ibilgailuko gidaria onik atera da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun