Behin-behineko espetxealdia luzatu diete Zubiaga eta Gallastegiri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 20a, 21:06

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Pariseko Gorteak sei hilabetez luzatu egin die behin-behineko espetxealdia Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri Gallastegi berangotarrari, eta eurekin batera atxilotu zituzten Xabier Abaunza, Anartz Oiartzabal eta Angel Mari Lopez euskal preso politikoei. 2002ko maiatzaren 2an atxilotu zituzten bostak. "Frantziako legearen arabera ezin da inor lau urtez baino gehiago behin-behineko espetxean izan. Horretara, 4 urte egitean, hau da, maiatzaren 2an libre utzi beharko zituzten. Baina epaitegiak 4 urte horiek 6 hilabetez luzatzea erabaki du, eta epe horretan epaitzeko data jarri beharko dietela agindu du. Izan ere, oraindik, lau urte pasa direnean, ez dute ezta epaiketako datarik ere", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun