Getxo Antzoki berria egiteko, Espainiako Gobernua eta Udalaren arteko hitzarmena eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 20a, 22:01

Ez-legezko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan Marisa Arrue PPko diputatu eta zinegotzi getxoztarrak, Getxo Antzoki berria egiteko, Espainiako Sustapen eta Kultur ministerioek eta Getxoko Udalak hitzarmena sinatu dezatela eskatuz. "Egitasmoak 15 milioi euroko kostua du eta, horretatik, 1.500.000 euro jarriko du Gobernu Zentralak, 2006ko aurrekontutik. Antza denez, diru-ekarpen puntuala da eta, besteren bat egingo dutela dirudien arren, ez da ziurra", azaldu du popularren ordezkariak. Hori dela eta, hitzarmena sinatzea "egokiago" iritzi dio Arruek, ministerioek eta tokiko erakundeak "proiektua finantzatzeko moduak eta denbora epeak zehaz ditzaten".

Gaiaren inguruko berriak:

Getxo Antzoki berriaren proiektua abenduan bukatzea espero dute (2006 Api 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun