Bihar abiatuko da Mauletik Gaztetxe Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 20a, 22:24

"Pausoz pauso autogestioari ateak zabaltzen" leloa aldarritzat hartuz, dena prest dago oinez, bizikletaz edo traktorez bideari ekiteko. Izan ere, ostiral honetan, apirilak 21, abiatuko da Euskal Herriko I. Gaztetxe Martxa Mauletik; maiatzaren 7an Iruñera heltzeko. Hamasei egunetan zehar, gaztetxe eta okupazio eragileek mugimendu bat osatzen dutela adierazi, mugimendu horrek duen benetako izaera kaleratu, mugimenduak behar sozial bati erantzuten diola jakinarazi eta, erasoei aurre eginez, okupazio mugimendurako babes soziala irabazten ahaleginduko dira gaztetxe eta gazte asanbladetako kideek, herriz herri eta pausuz pausu. Egurrezko giltza bat izango da okupazioaren ikur eta lekuko ibilbide osoan.

Gaztetxe Martxak zeharkatuko dituen herrietan (mordoa), hamaika ekitaldi izango dira: antzerki emanaldiak, kontzertuak, elkarretaratzeak, bazkariak, hitzaldiak eta abar. Uribe Kosta eskualdera, berriz, apirilaren 30ean, igandearekin, helduko da ekimena Larrabetzutik (Txoriherri). Urdulizen bazkaldu ostean, Sopela, Berango, Itzubaltzeta / Erromo eta Leioa zeharkatuko ditu martxak. Eta Udondo gaztetxean izango du geldiunea, bertan afaldu eta jaiaz gozatu ahal izateko. Uribe Kosta utzi eta Bilbon lo egingo dute gau horretan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun