I. Euskararen Egun honekin euskaldunoi euskarazko kultur baliabideak eskaini zein euskararen erabilera sustatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, hainbat eragileren babesarekin "Bai Eskolak Euskalduntzeari" kanpaina errotu nahi da herrian. Era berean, azken urteotan bereziki bertsozaleoi zabaltzen ari zaigun plaza berria, gaztetxeena, alegia, sustatzeko asmoa dago Sestaoko Bertso Eskolako kideak ekarriz, eta Itzubaltzetako Bertso Eskolak kontzertuan abestuz, berauek gaztetxe bateko partaideak izanda. Arratsaldean ere ezin ahaztu euskararen ahozko ohitura eta mitologia ipuin kontalariak ekarrita. Berriz, zeru azpiko zinemak badu bere kritika puntua. Izan ere, oso gutxi dira gaur egun euskarara itzultzen diren filmak eta are gutxiago zinema aretoetara heltzen direnak. Gainera, egun hauetan Getxoko Udalak burutzen dituen Haur Zinema jardunaldietan 17 emanaldietatik 2 baino ez dira euskaraz izango.
Egitaraua:
11:30ean, Txupinazoa eta ekitaldia Ibaiondon.
12:30ean, Bertso Triki Pintxo Poteoa herrian zehar. Abiapuntua: Branka.
17:00etan, Ipuin kontalariak, gaztetxean.
20:00etan, Kontzertua: Basaki, Maz Mon Kis eta Niketz gaztetxean. Sarrera: 3 euro.
21:30ean, zeru azpiko zinema gaztetxoentzat Ibaiondon: "Glup".
Egun osoan zehar, euskararen egoerari buruzko erakusketa eta Itzubaltzeta toponimoaren erreferentziak Ibaiondon.
Euskalkiz Euskalki
e-posta: euskalkiz@gaztesarea.net