Basaki metal taldea da. 1996an hasi ziren jotzen leioztarrak, eta harrezkero makina bat kontzertu eman eta bi maketa-CD atera dituzte. Hasieran klasiko zaleagoak ziren, baina orain musika gogorragoa eta modernoagoa egiten dute. Iker Herrero (gitarra eta ahots nagusia), Alfonso Rodriguez (bateria), Dani Sola (gitarra) eta Natxo Velezek (baxua eta ahotsak) jarduten dute egun beraien lehenengo CD profesionala prestatzen.
Maz Mon Kis gorliztarrak Musikherria diskoetxe copyleftzaleko kideak dira. Pasa den urtean batu ziren Miriam (ahotsak), Andoni (bateria), Arkaitz (gitarra) eta Beñat (baxua) eta taldeak bizitza laburra badu ere, bizia dela ezin ukatu. Horren proba nagusia e-mulen jaisteko jarri duten haien abestiak.
Azkenik, Niketz Etxebarriko taldea dugu, bere Ezkerraldeko puntuarekin. Dagoeneko 7 urtez jo dute han-hemenka, nahiz eta oraingo taldekideak orain dela 3 urte batu. Bere lehenengo maketa dagoeneko erditu dute Txaber (gitarra eta ahotsa), Jorge (bateria) eta Mikel (baxua).
Itzubaltzetako EHE
e-posta: itzubaltzetakoehe@euskalerria.org
Larunbat honetan (apirilak 22) ospatuko den Itzubaltzetako I. Euskararen Egunaren ekitaldien artean, kontzertua izango da, 20:00etatik aurrera, Itzubaltzeta gaztetxean, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Jakina, euskaldunak dira joko duten taldeak: Basaki (Leioa), Maz Mon Kis (Gorliz) eta Niketz (Etxebarri). Talde bat joan eta bestea etorri, Itzubaltzetako Bertso Eskolako kideak arituko dira kantuka. Sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai gaztetxean bertan. Heltzeko modurik onena metroz da, Gobelako geltokian jaitsiz.