Apirilaren 24tik aurrera nabigatzea libre izango da Barrikako KZgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 21a, 13:43

Apirilaren 24tik aurrera, nahi duten guztiek izango dute Interneten nabigatzeko aukera, Barrikako KZgunean (argazkian). Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era jarri dute horretarako ordutegia. Apirilaren 3an, liburutegiarekin batera lekualdatu zuten udaletxetik Txintxilandiara (Udaletxeko bidea, 2). Kontua da, orain arte, ikastaroak baino ez dituztela eman, kultur arduradunetako batek UKBERRI.NETi jakinarazi dionez. Apirilaren 24tik aurrera, berriz, nabigatzea libre izango da Barrikako KZgunean.

Gaiaren inguruko berriak:

Apirilaren 3ra arte liburutegi zerbitzurik ez da egongo Barrikan (2006 Ots 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun