Lehiaketa 16 urtetik gorakoentzat da eta hiru liburu irakurri beharko dira guztira. Bigarren liburuaren izenburua maiatzaren 12an ezagutaraziko dute eta ekainaren 1era arte izango da erantzunak emateko epea. Azkenik, ekainaren 2an hasi eta hilaren 22an bukatuko da lehiaketaren hirugarren fasea. Galderen erantzunak liburuetan bertan aurkitu ahal izango dira eta, liburu bakoitzeko gehienez 15 puntu emango dizkiete parte-hartzaileei. Erantzun-orri eredua liburutegian, kultura sailean edo Kultur Leioako web orrialdean eskura daiteke. Sari banaketa, berriz, ekainaren 30ean egingo dute, goizeko 12etan Kultur Leioako liburutegian. Gauzak horrela, irabazleak bi pertsonentzako afaria Hotel Artazan, Elkar Megadendetarako 150 eurotako balea jasoko ditu. Bigarrenak, Megadendetarako 100 eurotako balea eta, hirugarrenak, 50 eurotakoa. Horretaz gain, garaikurra egongo da horientzat.
Galderak:
Jon Arretxe: Manila Konexioa. Elkar, 2004
1) Zer da, zehazki, bahitu duten mamorroa?
2) Zein zen Simon Artaben ezizena ikastetxean?
3) Zer zuten barruan pantera arrosek kalkomaniaren ordez?
4) Nongoa da Mustafa?
5) Edukiko al zenuke Betty bezalako maskota bat?
Pablo Tusset: Lo mejor que le puede pasar a una cruasan. Lengua de trapo, 2001
1) Zer da kruasan bati gertatu lekiokeen gauzarik onena?
2) Nortzuk dira SP eta MP?
3) Zer da eta nola prestatzen da Vichoff bat?
4) Zer esan nahi du egileak "gure betileetan bizi diren akaroak" dioenean?
5) Sartuko zinateke zu ere 'La Fortaleza'-n?
Gaiaren inguruko berriak:
Lehiaketa deitu dute "liburujatunentzat" Leioan (2006 Mar 24)