Lidkoping hiri suediarreko ordezkariek bisitatuko dute Erandio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 21a, 20:41

Azaroan LivComAward saria (The International Awards for Livable Communities) jaso zuen A Coruñan Erandiok, 20.000 eta 75.000 biztanleen arteko udalerrien sailean. Lehiaketa horretan hasitako hartu-emanei jarraipena emanez, Lidkoping (Suedia) hiriko ordezkariek egingo dute bisita Erandiora, apirilaren 25, 26 eta 27an; Mikel Arieta-araunabeña alkateak gonbidatuta. Hain zuzen ere, erandioztarren kategoria berean lehiatu ziren suediarrak, 200 hiri baino gehiagoren artetik finalera heltzea lortu ondoren, udal iturriek jakinarazi dutenez. Argazkia: Irlandako Cork Unibertsitateko 40 bat ikasle eta irakasle hartu zituen orain aste batzuk Mikel Arieta-araunabeña Erandioko alkateak.

Gaiaren inguruko berriak:

Nazioarte mailan "bizitzeko komunitate egoki" izendatu dute Erandio (2005 Aza 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun