Zarraoak, aldiz, "gezurtzat" jo du erabili bako jantziak zakarrontzira bota edo alkateak hala esan duelako aldatu izana. "Uniformeen aldaketa Udaltzaingoaren zuzendariak hala eskatuta egiten bada ere; bertara gonbidatutako sindikatuetako ordezkariek, udaltzainek eta tokiko poliziako buruak berak osatutako batzordeak zehazten du, udalbatzak onartutako aurrekontuaren arabera, zelako jantziak erabiliko diren; guzti hori udaltzainen lana erraztu aldera", azaldu du.
Udal agintariaren ustez, "beste behin, udalerrirako egitasmo politiko serio bat aurkeztu ezean, manipulatu egiten du Getxoko PP". Besteak beste, "difamatzea" egotzi die egotzi die popularrei Zarraoak. "Horren adibide, gaurko prentsaurrekoa Udaltzaingoaren jardueraren nondik norakoa ezagutu eta udaltzainen jantziak zelan eta noiz aldatzen diren jakin barik deitu izana", gaineratu duenez.
“Getxoko Udaltzaingoak jantzien erabilera egoki eta zuzena egiten du, urtero planifikazio zehatza eginez, eta horregatik ez dago inolako diru-xahutzerik”, adierazi du prentsa ohar bidez Iñaki Zarraoa alkateak, Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak egindako salaketei erantzunez. Izan ere, prentsaurrekoa eman dute gaur goizean popularrek, tokiko polizia agenteen uniformeen aldaketarekin, "dirua zarrasteltzea baino ez" duela egin aurpegiratzeko udal agintariari. "Alkateari apetak eman diolako, 80 mila euro galdu dituzte getxoztarrek. Izan ere, uniforme berrietako lur-koloreko ezkutua ez zuen gustuko Zarraoak eta mila janzki baino gehiago bota behar izan dituzte, ezkutuaren atzealdea gorria duten beste batzuengatik aldatzeko", aipatu du Arruek.