Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 24a, 17:04

Lau ezezagunek hainbat koktel molotov jaurti zituzten atzo gaueko 21:35ak aldera Algortako Tellagorri plazan dagoen Mapfre aseguru-etxearen aurka, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Litekeena da eraso hau Ibon Meñika gazte mugimenduko kideak jasandako atxiloketarekin eta torturekin lotuta egotea. Izan ere, Ertzaintzak, Mapfreko bulegoaren inguruan botata, zenbait panfleto anonimo batu zituen atzo, "Ibon askatu" eta "Herriak ez du barkatuko" leloekin. Lehergailuek aseguru-etxeko kristal bat jo eta hautsi zuten. Bulegoak su hartu zuen baina laster itzali zuen bertaratutako jendeak. Izan ere, suhiltzaileek ez ziren bertaratu egoera guztiz kontrolpean baitzegoen. Eitb24.com-ek zabaldu duenez, kokteletako batek gainera, ez zuen eztanda egin. Kalte guztiak apurtutako kristala eta bulegoa belztuta gelditu zela izan dira. Argazkian, Tellagorriko Mapfre bulegoa gaur, dagoeneko kristala aldatuta.

Gaiaren inguruko berriak:

Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati (Berria.info)

Hainbat ezezagunek aseguru etxe bati eraso diote Getxon (Gara.net)

Koktelak jaurti dituzte Getxoko aseguru-etxe baten aurka (eitb24.com)

Bart izandako erasoa Meñikaren atxiloketarekin erlazionatuta egon liteke (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun