Getxoko Udalak kale indarkeria gerarazi dezaten exijitu die horren arduradunei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 24a, 17:46

Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordea goizean bildu da atzo gauean Algortako Tellagorri plazako Mapfre aseguru-etxearen bulegoak jasandako erasoaren inguruan hitz egiteko eta testu bateraturen bat idazteko. Getxoko Udalak zabaldutako testuak hiru puntu nagusi jasotzen ditu. Hasteko, "egindako eraso saiakera gogor gaitzetsi eta arbuiatu" egiten du Udalak, era berean kaltetutakoei bere elkartasuna adierazten diela. Bestalde, "su etena iraunkorra eta guztientzako" aldarrikatzen du, horretarako kale indarkeria desagertu behar dela. Azkenik, kale indarkeria horren arduradunei zuzenean eskatzen die atzokoa bezalako ekintzak gerarazteko. Argazkian, Mapfreko bulegoak izandako kalte txiki batzuk.

Getxoko Udalaren adierazpena, hitzez hitz:

Getxoko Udalaren adierazpena, atzo arratsean Algortan (Getxo) gertatutako eraso saiakeraren aurrean

Atzo arratsean Algortan (Getxo) gertatutako indarkeriazko ekintza saiakeraren aurrean, alkateak gaur 2006ko apirilaren 24rako deituta, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak:

1. Algortako aseguru bulego baten aurka egindako eraso saiakera gogor gaitzetsi eta arbuiatu nahi du, eta bere elkartasuna adierazten die ukituriko pertsonei.

2. Su etena iraunkorra eta guztientzako eskatzen du eta, ondorioz, kale indarkeriazko ekintza guztiak ere gure bizitzetatik aienatu behar direla aldarrikatzen du.

3. Bake giroarekin kontrajarriak diren ekintza hauek gerarazi ditzatela exijitzen die “kale indarkeria” honen arduradunei.

Getxon, 2006ko apirilaren 24an

Gaiaren inguruko berriak:

Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra

Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati (Berria.info)

Hainbat ezezagunek aseguru etxe bati eraso diote Getxon (Gara.net)

Koktelak jaurti dituzte Getxoko aseguru-etxe baten aurka (eitb24.com)

Bart izandako erasoa Meñikaren atxiloketarekin erlazionatuta egon liteke (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun