Gaiaren inguruko berriak:
Getxoko Udalak kale indarkeria gerarazi dezaten exijitu die horren arduradunei
Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra
Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati (Berria.info)
Hainbat ezezagunek aseguru etxe bati eraso diote Getxon (Gara.net)
Koktelak jaurti dituzte Getxoko aseguru-etxe baten aurka (eitb24.com)
Bart izandako erasoa Meñikaren atxiloketarekin erlazionatuta egon liteke (eitb24.com)
Mikel Arana Ezker Batua-Berdeen bozeramaileak sutsuki gaitzetsi du atzo gauean Algortako Tellagorri plazako Mapfre aseguru-etxeko bulegoak jasotako erasoa. Aranaren ustez kale borroka "ez da izango oztopo bat euskal gizarteak bortxakeriaren amaieraren alde egindako apustuan ezta Euskal Herriko normalizazio politikoaren eta bakearen aldeko konpromisoan". Ildo horretan, Ezker Batuak Algortako erasoaren egileei hausnartzeko eskatu die, EBren ustez "gizarte demokratiko batean bortxakeriak ez duelako zentrurik, oinarrizko eskubideen defentsarekin elkartezina delako eta antzinako kontua delako".