"Zailtasunak" gorabehera, prozesuak "aurrera egingo duela" esan du Ibarretxek Algorta eta Barañaingo erasoen harira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 24a, 18:38

Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak, Barañainen eta Algortan gertaturiko erasoak direla-eta, zera adierazi du Radio Euskadin: "zailtasunak" gorabehera, prozesuak "aurrera egingo du" eta, ETAren su-etenak "erabatekoa" izan behar duela berretsi eta gero "Batasunako inguruari" esan dio indarkeriaz "elkarrizketa politiko erabakitzailerik ez” dela egongo. Dena den, Ibarretxek zehaztu du Algortako eta Barañaingo erasoei buruz duen informazioa "denek ezagutzen dutena" dela. Gauzak horrela, orokorrean aipatu du bake-prozesu batean indarkeria ezin dela “lagun” izan ziurtatu du eta “nolabaiteko nahasmena” dagoen egun hauetan herritarrei “mezu argiak” igorri behar zaizkiela. "Zailtasunak gorabehera, bake-prozesua aurrera eramango dugu, baita normalkuntza politikoaren prozesua ere", esan du EAEko lehendakariak.

Ibarretxeren esanetan, eraso bien inguruan egiaztatu behar dena egiaztatu behar dela ere, "Batasunako inguruari" adierazi behar zaio "indarkeriaz elkarrizketa politiko erabakitzailerik ez" dagoela. "Indarkeria erabiltzen duenak elkarrizketa erabakitzailearen aurka egiten du, herri honetan erabaki politikoak egotearen aurka, eta herri honek bere etorkizuna kontsulta batean erabakitzearen aurka", gehitu du.

"Su-eten 'unibertsala'"

EAEko lehendakariak ETAren su-etena "unibertsala" izan behar dela esan du, ezin dela "kolektibo bat bera ere baztertu". "Ezin da inolako indarkeriarik egon", berretsi du. "Ez Lizarran, ez gaur, ez eta etorkizunean ere indarkeria ez da bake-prozesu baten lagun izango. Indarkeriak bake-prozesuak eta elkarrizketa politikoak ukatzen ditu. Indarkeria badago, ezin da eztabaida politiko sakonik izan", esan du Ibarretxek.

"Zailtasunak egon dauden arren, prozesua aurrera atera behar dugu. Ezin da goizean baikorra eta gauean ezkorra izan", gaineratu du. Ibarretxeren aburuz, ezin zaio gizarteari esan prozesu bat "luzea eta zaila izango dela, eta zailtasun aurrean atzera egin".

Gaiaren inguruko berriak:

Ezker Batuaren iritziz kale borrokak ez du oztopatuko euskal gizartearen konpromisoa bakearekin eta normalizazioarekin

Getxoko Udalak kale indarkeria gerarazi dezaten exijitu die horren arduradunei

Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra

Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati (Berria.info)

Hainbat ezezagunek aseguru etxe bati eraso diote Getxon (Gara.net)

Koktelak jaurti dituzte Getxoko aseguru-etxe baten aurka (eitb24.com)

Bart izandako erasoa Meñikaren atxiloketarekin erlazionatuta egon liteke (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun