"Laster jakingo dugu atentatuak ETAren aginduz egin dituzten" esan du Rubalcabak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 24a, 19:36

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak Ser irratian jakinarazi duenez, Segurtasun Indarrek egun gutxitan esango dute iragan gauetan Algortan eta Barañainen gertatutako "atentatuak" ETAk "kale borrokari" berriz ekiteko hartutako erabakiaren ondorio diren edo "beste arrazoi batzuek" eragindako jazoera isolatuak diren. Algortan aurkitutako Ibon Meñikaren atxiloketaren inguruko esku orriei buruz hitz egitean, Rubalcabak baieztatu du "ez dagoela zalantzarik" aseguru-etxearen kontrako erasoa "iragan astean espetxeratutako ustezko ETA kide baten aldeko ekitaldia" izan dela. Argazkian, Perez Rubalcaba / El Cortijo Digital.

Iragan larunbatean Barañaingo UPNko zinegotzi baten burdindegiaren aurka gertatutako erasoari dagokionez, ordea, azaldu duenez, "zalantzak daude, izan ere, Batasunak herrian duen plataforma ere modu desberdinean mintzatu zen". Hala ere, UPNko zinegotzia izanik eta erabilitako metodologia kontuan izanda, Rubalcabak uste du "kale borroka" izan dela.

Ministroak baieztatu duenez, bi kasuetan "azkeneraino iristeko" eta "zehatz-mehatz gertatu zena jakiteko borondatea" dute eta hala egingo dutela, gainera, ziurrenik, aste honen bukaeran, esan du.

Gaiaren inguruko berriak:


Barañain eta Getxoko erasoek ez dute bake prozesua zapuztuko

Algortako eta Barañaingo erasoak zein ezker abertzalearen aurkako jarduerak bake prozesuarekin "bateraezinak" dira LABen ustez

"Zailtasunak" gorabehera, prozesuak "aurrera egingo duela" esan du Ibarretxek Algorta eta Barañaingo erasoen harira

Ezker Batuaren iritziz kale borrokak ez du oztopatuko euskal gizartearen konpromisoa bakearekin eta normalizazioarekin

Getxoko Udalak kale indarkeria gerarazi dezaten exijitu die horren arduradunei

Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra

Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati (Berria.info)

Hainbat ezezagunek aseguru etxe bati eraso diote Getxon (Gara.net)

Koktelak jaurti dituzte Getxoko aseguru-etxe baten aurka (eitb24.com)

Bart izandako erasoa Meñikaren atxiloketarekin erlazionatuta egon liteke (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun