Bilboko Alhondiga aisialdi eta kultur zentroak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak (argazkian) lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur. Horren bidez, bi erakundeen giza baliabide eta materialei "ahalik eta erabilerarik onena" ematen ahaleginduko dira. Era berean, "Arte Ederretako ikasleen heziketa praktikoa hobetzera eta kaleko egoera sozialaren eta sormen-alorreko punta-puntako joeren arteko lotura zuzena ezartzera zuzenduta" dago hitzarmena, erakundeko bateko zein besteko arduradunek adierazi dutenez. Bestalde, biek bideratzen duten jarduera garatzen lagunduko luketen ekintza espezifikoak antolatu ahalko dituzte elkarrekin: hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak edota batzarrak, besteak beste. Lehen ekimenetariko bat Arte Ederren Fakultateko ikasleei zuzendutako heziketa-beka (pdf) izango da. Horri esker, Parisko Cake Design diseinu-estudioan urtebetez praktikak egiteko aukera izango dute neska-mutilek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!