"Bortxazko adierazpide guztiak lehenbailehen" amaitzea eskatu du Batasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 24a, 22:54

Barañain eta Algortan asteburu honetan izan diren erasoak "oso larritzat" jo ditu Joseba Permach Batasuneko bozeramailek, eta aurrerantzean ez errepikatzea espero duela adierazi du: ez horiek, ezta "atxiloketak, torturak eta kartzelaratzeak" ere. Ildo horretan, "sakabanaketa ere ez mantentzea" eta "estatuek Euskal Herriari etorkizuna askatasunean erabakitzea ukatzeko erabiltzen duten indarkeria estrukturala" ere ez errepikatzea espero duela gehitu du. Gaur arratsaldean Donostian emandako prentsaurrekoan, Permachek elkartasuna agertu die Nafarroako zein Bizkaiko udalerrietan izandako erasoetan kalteak jasan dituztenei eta bere alderdiak Barañaingo Irrintzia plataformak kaleratutako agiriarekin bat egiten duela adierazi du. Horretan Barañaingo erasoak "gogoeta sakona" eragin beharra daukala adierazi zuen herri plataformak eta gatazka konpontzeko bidean "erantzukizunez" aurrera egiteko deia egin zuen. Batasunak, Permachen hitzetan, "arduraz" jokatzeko konpromisoa hartzen du eta gauza bera eskatu die alde guztiei. Argazkian, Joseba Permach / Kaosenlared.net.

Azken hilabetean, prozesuaren aldeko "urrats garrantzitsuak" izan direla azpimarratu du Permachek: Bilboko manifestazioa, emankumeen Ahotsak ekimena, nazioarteko eragileen babes adierazpenak, Oinarriko Hitzarmen Demokratikoko kideek Iruñean eginiko ekitaldia eta abar aipatu ditu. Hala ere, prozesua "oztopatu" besterik egiten ez duten jokabideak ere badirala azaldu du Permachek: "atxiloketak, kartzelatzeak, milioi askoko fidantzak eta Ibon Meñika gazteak egindako tortura salaketak" zerrendatu ditu, besteak beste.

Larunbatean Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak adierazi zuen indarkeria eta ETAren su-etenaren ostean zabaldutako prozesua ez zirela bateragarriak. Permachek azken horiek ere –atxiloketak, kartzelatzeak, tortura salaketak...– egoera berriarekin "bateraezinak" iruditzen zaizkion ala ez galdetu dio Rubalcabari..

Gaiaren inguruko berriak:

"Laster jakingo dugu atentatuak ETAren aginduz egin dituzten" esan du Rubalcabak

Barañain eta Getxoko erasoek ez dute bake prozesua zapuztuko

Algortako eta Barañaingo erasoak zein ezker abertzalearen aurkako jarduerak bake prozesuarekin "bateraezinak" dira LABen ustez

"Zailtasunak" gorabehera, prozesuak "aurrera egingo duela" esan du Ibarretxek Algorta eta Barañaingo erasoen harira

Ezker Batuaren iritziz kale borrokak ez du oztopatuko euskal gizartearen konpromisoa bakearekin eta normalizazioarekin

Getxoko Udalak kale indarkeria gerarazi dezaten exijitu die horren arduradunei

Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra

Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati (Berria.info)

Hainbat ezezagunek aseguru etxe bati eraso diote Getxon (Gara.net)

Koktelak jaurti dituzte Getxoko aseguru-etxe baten aurka (eitb24.com)

Bart izandako erasoa Meñikaren atxiloketarekin erlazionatuta egon liteke (eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun