Kultura sailburuaren proposamenaren harira, hizkuntza-politika sustatzeko diru-laguntzen bost deialdi berri onartu ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak. Euskalgintzara eta euskalduntze-alfabetatzera zuzenduta, joan den apirilaren 4ean onartu zirenetatik aparte, euskararen erabilera sendotu eta indartzeko eta euskarazko komunikabideen egitasmoak "bideragarriago" egiteko diru-laguntzak bideratuko ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, prentsa ohar bidez adierazi dutenez. Halaber, Kultura Sailak aurkeztuta, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) tokian tokiko erakundeek (udalak eta mankomunitateak) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko laguntzak bideratzen dituen agindua ere onartu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!