Alkarbide Bizkaiko Toki-Erakundeetako Euskara Zerbitzuen Bilguneak Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasketak euskaraz egitea bultzatzea helburu duen kanpaina berri bat aurkeztuko du bihar, Bilbon, 11:00etatik aurrera. "Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz" lelopean, Alkarbidek koordinaturiko kanpainaren berri, Bizkaiko 7.000 neska-mutilek jasoko dute beraien etxeetan, prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez. "Egitasmoaren xedea da DBHn euskaraz ikasi duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea eta gazteak bide hori hartzera bultzatzea", adierazi dute. Argazkian, Getxoko Aixerrota institutua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!