Mendibike elkarteak eta Bizkaiko Federazioak txirrindularitza jardunaldiak antolatu dituzte bihar eta etzirako Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 25a, 19:03

Mendibike elkarteak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak kirol horren inguruko bi jardunaldi antolatu dituzte bihar eta etzirako, Gorlizko Ikastetxean. Eskola-umeei zuzenduta dago ekimena eta "kulunkak, konoak eta zubiak dituen gynkana batean datza, hezkuntza zentroko jolastokian jarriko dena, zirkuito hau egiteko lau mendi-bizikletekin batera", adierazi du Jon Gonzalez federakunde bizkaitarreko ikasle-arduradunak. Apirilaren 26ko saioa 9:00etatik 13:30era izango da eta 27koa ordu berean hasi eta 12:30ean bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek Gorlizko Kultur Etxean jaso ditzakete datu gehiago, baita 946 774 000 telefono zenbakira deituz ere. Argazkian, 2005eko Mendibike Egunaren irudia.

Jardunaldi hauen helburua gazteenen artean txirrindularitza sustatzea da, Mendibike elkartearen ardura izango den harrobia sortzeko asmoz. Taldeko arduradunek adierazi duetenez, "kirol hau gustoko duten ume guztiei zuzendutako irteerak antolatuko dira eta txirrindularitzaren bertute guztiak erakutsiko zaizkie".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun