Aurten ere, gurasoak eta seme-alabak euskaraz jolasean jarriko dituzte Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 26a, 11:54

Herriko familia euskaldunetan euskararen erabilera sustatzeko, Jolas eta Solas izeneko egitasmoaren bigarren edizioa abian jarriko du laster Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Lehiaketa gisara egingo diren joko eta ekintzetan elkarrekin parte hartuko dute gurasoek eta seme-alabek. Oraingoan, Munduko Jolasak izango dira ardatz eta irabazle ateratzen den familiak oparia jasoko du. Hain zuzen ere, maiatzaren 7an aurkeztuko dute egitasmoa, 12:00etan, udaletxean (argazkian) bertan; eta maiatzaren 21 eta 28an eta ekainaren 4ean, 12:00etatik 13:30era, egingo dira jolasak. Izena emateko azken eguna, berriz, maiatzaren 12a izango da.

Familia euskaldunek harreman gune ere izateko asmoz antolatu dute ekimena.

Argibideak eta izen-ematea:

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzua
Telefono zenbakia: 94 489 01 28
e-posta: euskara@erandioko-udala.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun