Berbalaguna egitasmoa aurkeztuko dute bihar Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 26a, 12:06

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak hitzarmena sinatu berri dute (argazkian), aipatu udalerrian, euskararen erabilera sustatzea helburu duen Berbalaguna egitasmoa gauzatzeko asmoz. Proiektu horren aurkezpen ofiziala bihar, apirilak 27, izango da: lehenengo, Altzagako Udal Euskaltegian, 17:00etan eta, ondoren, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean, 20:30ean. Erandion euskararen erabilera sustatzeko eta euskararen kalitatea hobetzeko egitasmoa, Berbotsek dinamizatuko du, Udal Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan jardunez. "Euskara ikasten ari diren pertsonak eta euskara erabiltzeko erraztasuna dutenak elkartzea da asmoa", azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun