Trikitilari topaketak antolatu dituzte larunbaterako Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 26a, 12:24

Egun osoan zehar trikiti eta pandero doinuek alaituko dute Gorliz, apirilaren 29an, larunbata, eta Eliz plazako frontoia izango da topaleku nagusia, udal iturriek adierazi dutenez. Egitarauari dagokionez, 9:30etik aurrera, pelota partiduak, kalejira, bazkaria, erromeria... iragarri dituzte eta trikitia edota pandero baten zozketa egingo dutela jakinarazi dute. Roberto Etxebarriaren Jira Eskolak antolatu ditu topaketak, eskolako ikasleek eta lagunek osatutako Ahaire kultur elkartearen laguntzaz. Ekimena prestatzen duten hirugarren urtea da aurtengoa. Iaz Meñakan egin zuten eta aurrekoan Loiun. Antolatzaileen esanetan, 120-140 trikitilari inguru batuko dira Gorlizen, hileko azkenen zapatuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun