Kurt Rosenwinkel (Philadelphia, 1970) jazzaren belaunaldi berriko gitarrista onenetarikoa da, kultur arduradunen hitzetan. Egiten duen jazza, Billie Holiday, Sony Rollins, John Coltrane edo Ornette Coleman bezalako musikariekin egon da harremanetan. Besteak beste, Berklee School of Music-en gauzatu zituen ikasketak, geroztik New Yorkeko jazzaren munduan murgilduta egon da. Beste askoren artean, Paul Motianen Electronic Bebop Bandarekin aritu da. Bere disko arrakastatsuen artean The Enemies of Energy nabarmendu daiteke.
Azkeneko urteotan, Suitzan bizi izan da. Bertan hainbat lan sortu eta grabatu ditu. Bere azken diskoetan, konpositore eta lider izateko ahalmenak erakutsi ditu Rosenwinkelek. Heldutasuna eta ideia berriak guztiz bateragarriak dira Philadelphiako musikari honentzat. Deep Song bere azken diskoan, berak ekoiztua, gitarran, teklatuetan eta perkusioan aritu da.