Bi emakumek zauri arinak izan dituzte, gaur goizean, Barrika parean gertatu den auto-istripu baten ondorioz. Hiru autok elkarren aurka talka egitean gertatu da istripua,
DYAk jakinarazi duenez. Auto-istripua 9:30ean gertatu da BI-2122 errepidean, eta bi emakumeak, 39 urteko I.G.L. eta 44 urteko B.A.E., Gorlizko auzokideak artatuak izan dira eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun