Jagoba Terrones ez da oraingoz kaleratuko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 27a, 19:27

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Jagoba Terrones Berangoko euskal preso politikoak Amnistiaren Aldeko Batzordeen kidea izateagatik espetxeratu eta kartzelan egindako behin-behineko espetxealdia, betetzen ari den kondenarako ez aplikatzea erabaki du fiskalak eta, horretara, ez da oraingoz kaleratuko. Abenduan kaleratzeko moduan zegoela zabaldu zuen errepresioaren aurkako erakundeak, "baina orduan emandako iritzia aldatu eta orain kontrako erabakia hartu du fiskalak", adierazi dute. Dena dela, erabakia errekurritu egin dute Terronesen abokatuek.

"Bestela, Jagobari eman dioten azken likidazioaren arabera, eta Amnistiaren Aldeko Batzordearen kontrako sumarioan egindako 4 urteak kontatu barik, 2007an beteko luke orain betetzen ari den espetxe zigorra, datu horiek guztiak oraindik behin betikoak ez badira ere", gaineratu dute amnistiaren aldeko mugimenduko kideek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun