"Euskarak Europan ere lekua behar du", Kontseiluaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 28a, 20:51

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herenegun Europako Parlamentuan herritarrek erakundeekin izaten dituzten idatzizko harremanetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukerari ezezkoa emateari buruzko iritzia plazaratu du. "Euskara Europan ofiziala izan behar du, bestela bigarren mailako hizkuntza izango da beti", adierazi dute Kontseiluko bozeramaleek. Izan ere, erabaki horren ondorioz, "normalizazioan aurrera egiteko eragozpen berri bat daukagu". Hizkuntza ofizialak 'atzean' utzi nahi dituztela salatu du Kontseiluak. Era berean, Kontseiluak gogorarazi du ezinbestekoa dela euskarak izaera ofiziala izatea, "nahiz eta atzo proposatutakoa adostu Europako Parlamentuan arazoa ez da bukatuko ofizialtasun osoa beharrezkoa delako". Argazkia: Nodo 50.

Hala eta guztiz ere, politikariei Europan ez ezik, euskal erakundeetan ere euskara erabiltzeko eskaera luzatu die Kontseiluak. "Gehienek, Europan euskara erabiltzeko eskubidea aldarrikatu arren Euskal Herrian gutxi erabiltzen dute", jakinarazi dute ordezkariek.

Bestetik, Euskal Herrian bertan oraindik euskararen normalizazioaren alde egiteko asko daudela gogoratu dute. "Berezko hizkuntza izan arren, herritarrei ez zaie eskubide osoa aitortu", aldarrikatu dute.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun