Goizean, udalerriko dantza eskolak izango dira protagonista nagusiak. Horrela, 11:30ean, 3 eta 25 urte bitarteko hainbat ikaslek "Euskal Dantzak" ikuskizuna eskainiko dute jendaurrean, San Nikolas plazan, eta 12:00etan zenbait koreografia antzeztuko dituzte ikasleek. Ikuskizun hauetan, dantza garaikidea eta hainbat musika estilo uztartuko dira, jazza eta saltsa, besteak beste.
Arratsaldeko 7etan ekitaldi nagusia izango da Getxo Antzokian: dantza-gala. Ana Urrutia kazetariak aurkeztuta, zazpi euskal koreografok egindako lanak eskainiko dira: Eider Rodriguezen "Ur bazterra"; Matxalen Bilbaoren "Orain eta hemen"; Iratxe Barrondo eta Idoia Garairen "Emarremanak"; Cecilia de Madrazoren "Si fue Babel, no lo sé"; Chua Albaren "Nudo"; eta Olatz de Andresen "Yo soy una cosa que dura segundos. Gainera, Alain Martinez dantzariak ohorezko aurreskua egingo du.
Getxok ere bat egingo du larunbateko Nazioarteko Dantza Egunarekin, eta goiz eta arratsalderako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ospakizuna 11:30ean hasiko da, "Euskal Dantzak" ikuskizunarekin, Algortako San Nikolas plazan; 12:00ak aldera, udalerriko dantza eskolen ikasleek koreografiak antzeztuko dituzte leku berean eta, azkenik, dantza-gala bat izango da Getxo Antzokian, 19:00etatik aurrera. Danza Getxo kultur elkarteak antolatu ditu ekitaldiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Getxoko Kultur Etxearen laguntzaz, udal iturriek gaur jakinarazi dutenez.