“Herritarren segurtasuna garrantzitsuena da eta, horregatik, argi eta garbi, PPek egungo tokia ea nahikoa den ala ez gaiari buruz egindako gogoetaren gainetik dago. Izan ere, Andres Larrazabal eta Paulino Mendibil kaleen arteko kantoiko behin-behineko horma, pertsonak eta bereziki hortik jolasten dabiltzan haurrak ahalik eta gehien babesteko eraiki da, eraikin berria lurrera bota eta berria eraikitzen duten bitartean”. Hitz horiekin erantzun dio Andres Uriarte Hirigintza zinegotziak Getxoko PPek kaleratutako informazioari (pdf, gaztelaniaz). Hain zuzen ere, aipatu kale-kantoia oinezkoentzat "berreskuratzeko" eskatu zuen atzo Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!