Gaztetxe Martxa heltzear dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 28a, 23:35

Mauletik apirilaren 21ean abiatu zen Euskal Herriko Gaztetxe Martxa igandean helduko da Uribe Kostara, eskualdeko gazte asanbladak eta gaztetxeak zain dituela, berauek iganderako makina bat ekitaldi prestatu dutela. Goiztiarrenak Getxoko gaztetxe okupatu berrikoak izango dira. Izan ere, bihar, larunbatean, gaueko jaialdia antolatu dute "Algortako gaztetxea martxan" lelopean. Parrilladarekin hasi, bakarrizketa jarraitu eta "Genova libera" filmaren emanaldiaren ostean okupa-akanpada burutuko dute. Halabaina, akanpada ez da luzea izango, igandean goizeko 11etan gosariarekin hasiko baitituzte Gaztetxe Martxa inguruko ekitaldiak. Ordu erdi beranduago hasiko dira Itzubaltzetakoak. Bitartean, leioztarrak, sopeloztarrak eta urduliztarrak 14:00etan eskualdera helduko den Gaztetxe Martxa itxarongo dute ekitaldiak prestatzeko. Argazkian, Gaztetxe Martxa Hernanin.

Larunbateko egitaraua:

- 9:30ean, Getxoko gaztetxean, parrillada, bakarrizketa, "Genova libera" bideoa eta okupa-akanpada.

Igandeko egitaraua:

- 11etan, Getxoko gaztetxean, gosaria, tailerra eta luntxa.

- 11:30ean, Itzubaltzeta / Erromoko Ibaiondo kalean, komunikatua eta txupina. Mozorrotuta joatea eskatzen da.

- 12etan, Itzubaltzeta / Erromoko Ibaiondo kalean, tailerrak ume eta gazteentzat: aurpegiak margoztu, martxako karetak, horma-irudiak eta iturri, kanika eta tronpen txokoa.

- 13etan, Itzubaltzeta / Erromoko Ibaiondo kalean, jokuak.

- 14etan, Asuan, Gaztetxe Martxa helduko da eta eskualdeari bira emango diote kotxe karabanan.

- 14:30ean, Urdulizko Antsonekoa plazan, Gaztetxe Martxaren herri bazkaria.

- 14:30ean, Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugenia plazan (3 urtez lanetan itxita egon dena), herri bazkaria. Prezioa: borondatea.

- 14:30ean, Kalejira Getxoko gaztetxetik abiatuta.

- 15:15ean, Sopelako Ganebarri gaztetxean, Gaztetxe Martxaren "Igeltsera bizirik" bideo emanaldia.

- 16etan, Sopelako Udaletxe plazan, Gaztetxe martxaren kalejira. Ondoren, bizikletaz arituko da Gaztetxe Martxa Berango, Getxoko gaztetxea, Algorta eta Itzubaltzetatik.

- 16.30ean Algortako Benantzioko gurutzebidean egingo diote harrera Gaztetxe Martxari.

- 17etan, Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean, argazki erakusketa.

- 18etan, Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean, Gaztetxe Martxa okupa-trenez.

- 18:30ean, Leioako skate pistan, ongi etorria emango diote Gaztetxe Martxari. Ondoren kalejira, ekitaldia eta poteo musikatua Boulevardean "Okupazioa ez da delitua. Gazteok autogestioa eta antolakuntza" lelopean.

- 21etan, Leioako Udondo gaztetxean, luntxa.

-21:30ean, Leioako Udondo gaztetxean, kontzertua Konter, Okupando Rom@ eta Te quiero como amigo DJrekin. Ondoren, jaia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun