Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk

Euskal Herriko Gaztetxe Martxa Uribe Kostara heltzear dago eta gaur bertan zein bihar ekitaldi ugari izango dira eskualdean, bertoko gazte asanbladak eta gaztetxeak antolatuta. Gauzak horrela, Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorarekin elkarlanean, horien guztien zuzeneko jarraipen berezia egingo dute Koska irratiak eta UKBERRI.NET webguneak. Hortaz, bertan egon ezin duzuenok, Gaztetxe Martxaren nondik norakoak jarraitzeko aukera izango duzue, uhinez zein sarean.

Gaiaren inguruko berriak:

Igande honetan Gaztetxe Martxa zuzenean (Koska.com, 2006 Api 27)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun