Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 29a, 21:21

Euskal Herriko haur guztiek duten euskara ezagutzeko eskubidea berma dadin 100.000 sinadura batu nahi dituen Bai Eskolak Euskalduntzeari! herri ekimena gaur eta bihar ere plazara aterako da, Gaztetxe Martxan atxikimenduak jasotzera. Uribe Kostako hainbat lekutan sinatu ahal izango da eskolak euskalduntzearen alde, besteak beste, gaur 21:30etik aurrera Getxoko gaztetxean ospatuko den jaialdian;bihar, berriz, goizeko 11:30ean gaztetxean bertan; 14:30ean Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugenia plazan egingo den herri bazkarian; Urdulizen, Antsonekoa plazan 14:30ean hasiko den Gaztetxe Martxako herri bazkarian; eta Algortan, Gaztetxe Martxaren etorrerarekin batera, 16.30ean Benantzioko gurutzebidean.

Gaiaren inguruko berriak:

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun