Esan bezala, ugariak izan dira Algorta eta Getxon gaztetxea sortzeko saiakerak; eta horien beharra aldarrikatzeko zein desalojoak salatzeko mobilizazioak. Aixerrota behera bota zuten egunean (2004 Uzt 01) ere, manifestazioa egin eta jarraian, Urgull kalean zegoen antzineko Algortako Kultur Etxeko lokalak okupatu zituzten gauean gazteek. Hala ere, hurrengo egunean kaleratuak izan ziren eta San Nikolas plazan pankaldia abiaraztea erabaki zuen orduan Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak. Hamahiru egun bertan eman ostean, uztailaren 13an bota zituzten plazatik neska-mutilak Getxoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak.
Gaiaren inguruko berriak:
Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)