Euskal Herriko Gaztetxe Martxa dela eta, Itzubaltzeta / Erromoko Ibaiondo kalean hainbat ekitaldi egiten ari zirela, udaltzain bikote bat agertu da bertan, ospakizunak antolatzen ari ziren gazteei horiek egiteko baimena eskatuz. Behin, komunikatua irakurri eta txupina bota ostean, ume eta gazteentzako tailerrak (aurpegiak margoztu, martxako karetak, horma-irudiak eta iturri, kanika eta tronpen txokoa) eta jokoak egiten ari ziren bertan. Itzubaltzetako Okupazio Mugimenduko kideek UKBERRI.NETi adierazitakoaren arabera, "kasu handirik ez" diete egin poliziei eta atestatua egingo zutela esanez joan dira. Antza, salaketa egon da auzotarren baten aldetik, udaltzainek aipatu dutenez. Ez litzateke lehendabiziko aldia izango; Inauterietan egin zen erromerian, leihotik arraultzak botatzen ibili zen bizilagunetako bat.