Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko apirilaren 30a

Euskal Herriko Gaztetxe Martxaren antolatzaileek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, atzerapen txikitxo batekin sartuko da ekimena Uribe Kosta eskualdean. Oraintxu, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxetik atera da martxa eta 14:15ak aldera helduko da Asuara, Uribe Kostan sartu eta, kotxe karabanan, eskualdeari bira emateko. Hortaz, Leioa eta Algortatik autoz igarota, zuzenean abiatuko dira Urdulizeko Antsonekoa plazara, bertan herri bazkaria egiteko. Bestalde, Plentziako Gazte Asanbladak adierazi duenez, euren herritik Urdulizera egiten ari dira ibilbidea gazte plentziarrek, Cuatro Caminosen martxarekin bat egin eta herri bazkarian parte hartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun