Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 30a, 16:28

Orain minutu batzuk heldu da Euskal Herriko Gaztetxe Martxaren kotxe karabana Asuara eta, bertan, Txorierritik etorritako dozena bat kotxerekin bat egin dute Uribe Kosta eskualdeko hainbat txokotatik bertaratutako zortzi ibilgailuk. Txupinazo batekin egin diote harrera martxari eta Asuako trenbide-pasagunean geldiune teknikoa egin ostean, bideari ekin diote, furgonetaz, motorrez eta kotxez heldutako 50 bat lagunek. Bertatik, eskualdeari emango diote bira. Leioa eta Algortatik autoz igarota, zuzenean abiatuko dira Urdulizeko Antsonekoa plazara, bertan herri bazkaria egiteko.

Gaiaren inguruko berriak:

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun