Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 30a, 20:37

Behin "Igeltsera bizirik" bideo emanaldia eta Sopelan barrena kalejira egin eta gero, Berangorako bidea hartu du Gaztetxe Martxak. Bertoko metro geltoki ondoan ekitaldia egin dute gazteek, beste herri askotan bezala, Berangon ere gaztetxe baten beharra dagoela aldarrikatzeko. Lortu ere lortuko dutela adierazi dute neska-mutilek. Handik Algortara abiatu dira dozenaka lagun oinez, bizikletaz, kotxez, motorrez... Izan ere, edozein garraiobide da egokia gaztetxeen aldeko ibilaldia egiteko. Algortan, Benantziotik sartu eta orain gutxi itxi zuten Mentxakabarri gaztetxerako bidea hartu dute eta orain kaleetan barrena dabil martxa. Iñaki Zarraoa alkate getxoztarraren eta EAJren aurkako oihuak ugariak izaten ari dira bide osoan zehar. Batzoki ondotik igarotzerakoan, "gaztetxea badugula" –Getxo aldean okupatutako etxe berriari buruz– gogoratu diete.

Gaiaren inguruko berriak:

Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun