Horren ostean, 2001 urtera arte ez zan gazte asanblada barririk sortu. Kalean hasi ginen lanean orduan, nahiz eta 2002ra arte ez zan Eskola Gorrietako okupazioaren ordua heldu. Herriko hainbat gazte koadrila elkartu ginen bertan pasibotasun orokorraren aurka antolatzeko. Eskola Gorrietan lan ildoa bardina izan zan, ekimen kulturalak antolatuz eta gure aldarrikapenak herrian plazaratuz (etxebizitzaren arazoa landuz, antimilitarismoa...). Bi hilabete eta erdiz bizi izan zan proiektu hau, eraikina hustu eta bota zuten arte, udalaren eta uniformatuen eraso etengabeen ondoren.
2005ean Sopela eta Urdulizko gazteok asanblada bateratu bat eratu genuen eta honen emaitza Igeltsera gaztetxea izan zan. Gazte ugari bildu ginen bertan kolektiboa eraberrituz. Hala era, gurekiko instituzioen jarrera bardina izan zan edota gogorragoa, agian, historia errepikatuz.
Gaur egun, Ganebarri gaztetxean gaude lanean gure betiko proiektuarekin, herriarentzat gune aske eta autogestionatu batengatik borrokatuz. Olentzerok ekarri zigun gaztetxea oparitzat eta, desalojo arriskuan eta epaiketen zain gauden arren, itxaropentsu eta gogor jarraitzen dugu gaztetxe iraunkor bat lortuko dugun ziurtasunaz.
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada
Gaiaren inguruko berriak:
Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)
Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)
Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)
Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)
Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)