Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzetako okupazio mugimendua: 14 urtez etxe-kuarteletik Itzubaltzeta gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 30a, 22:23

Itzubaltzeta inguruko lehenengo gaztetxea, Gobelix, Guardia Zibilak Santa Ana auzoan izan zuen kuartel ohi bat zen. Urte batzuk iraun ostean, 1992. urtearen inguruan gaztetxea hustu zuten. Geroago, 1994. urtean, Erromo eta Areetako Gazte Asanblada sortu zen eta hainbat kanpaina egin eta gero barne eztabaida burutu zuen eta, ondorioz, 1998an Erromoko Gaztetxea okupatu zen Santa Eugenia kalean. Lau hilabeteetako esperientzia hori mugimendu asanblearioa sendotzeko baliabide garrantzitsua izan zen. Hala ere, kanporaketaren ostean hainbat etenaldi jasan zituen gazte asanbladak, baina azkenean indarra lortu zuen, bere izaera gogortuz. Argazkian, Gudari Eguneko kanporaketa.

2004. urteari helduta, herriko hainbat gaztek 20 urte hutsik zeramatzan Santa Eugenia kaleko etxe bat okupatzea erabaki zuten. Ekintza hori lokal soziopolitiko eta kulturalen urritasunagatik eman zen. Horrela, Itzubaltzeta / Erromoko gazte mugimendua berpiztu zen, Itzubaltzeta gaztetxea sortuz. Gainera, gaur egun lanean dabilen Gazte Asanbladari bultzada handia eman zion.

Gudari Eguneko kanporaketa

Soilik lau hilabetez iraun zuen gunea izan zen baina konpromiso erreboltari, asanbleario eta iraultzaileari ateak ireki zizkion. Egoera horren aurrean, sistema intoleranteak bere eguneroko biolentzia demokratikoarekin aurkeztu zen. Euzko burgesia nazionalak eta bere polizia zipaioak gure proiektua bertan behera bota zuten zaurituak eta auziperatuak utziz. Eraso horren aurrean herriaren erantzuna bat-batekoa izan zen: hiru egun geroago, irailaren 30ean, 10 urtez aldera batera utzita egondako zurgindegia zahar bat okupatu genuen Itzubaltzeta Gaztetxea II sortuz.

Gaur egun, gaztetxea urte eta erdi baino gehiago bizirik izan ostean ezinbesteko erreferente bihurtu da herriarentzat.

Gazteriaren funtzionamendu antolatuak jendarte salaketa kanpainak, antzezlan eta kontzertuak bezalako kultur ekintzak, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... egin ditu. Horrez gain, alboko herriekin harremanak egin dira eta, batez ere, herriko gazteriaren arteko lotura, laguntasuna eta elkarrekin biltzeko aukera eman dela.

Egun, Itzubaltzeta Gaztetxea tresnarik hoberenetarikoa bada ere, tresna garrantzitsuena gu geu gara. Gora Itzubaltzetako gazteria! Gaztetxeak aurrera!

Itzubaltzeta gaztetxea


Gaiaren inguruko berriak:

Dozenaka gazte heldu da martxan Itzubaltzetaraino (2006 Api 30)

Getxoko gaztetxean jarriak ditu ilusioak Algortako okupazio mugimenduak (2006 Api 30)

Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun