Leioara heldu da Gaztetxe Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko apirilaren 30a

Dagoeneko Uribe Kosta eskualdean bisitatuko duen azken herrira heldu da Gaztetxe Martxa eta unetik unera gero eta neska-mutil gehiago batzen ari da ekimenera. Leioan ume bat izan da lekukoa hartzeko arduradun, nolabait, okupazio mugimenduak harrobia badaukala aldarrikatzeko. Parodia ere egin dute higiezinen agentzia bat apurtzen ari zirela irudikatuz. Itzubaltzetatik atera diren 160 lagunei beste dozenaka gazte batu zaizkie, kaleetan barrena, gaztetxeen beharra adierazteko. Eskualdeko gainontzeko herrietan bezala, EAJren aurkako oihuak areagotu egin dira martxa Leioako batzoki ondotik igarotzean. Izan ere, jeltzaleak eta Uribe Kosta osoan alderdi horretakoak diren alkateak egiten dituzte gaztetxeak hustu eta eraistearen erantzule.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun