Hona hemen Leioako okupazio mugimenduko kideek Mendibilean irakurritako komunikatua:
Mendibile gaztetxea
Leioako gazteen topalekua izan zen hiru urtez eta herri honetako hamaika gazte bertan hezi gara. Gure nortasun, ideia eta ezagupenak horma hauen artean sustraiak bota zituzten. Duela hamar urte herriko hainbat gaztek antolatzea erabaki genuen, geure arazoei era kolektibo batean erantzuteko. Gazteok, biltzen hasi ginen eta lokal bat eskatu genion Udalari. Hauen pasibotasuna ikusita okupatzea erabaki genuen. Autogestioaren bitartez antolatzeko eta bizitzeko beste eredu bat posible dela erakutzi genuen, kristoren bizia emanez herriari eta bertako zein inguruetako gazteei.
Baina, boteretsuei horrelako guneak ez zaizkie asko gustatzen. Horrexegatik, Udalak, Karmelo Sainz de la Mazak eta PNVak gidatuta 2000an desalojatu gintuzten, gure ametsak zapuztu nahian. Gazteoi, herri kulturari, feminismoari, Ama Lurrari... ateak itxi zizkieten. Baina bai, hori bai. Espekulazioari ateak zabaldu zizkieten eta egun zabaltzen jarraitzen dute. Gazte asanbladak Udalak egindako ideien txapelketan proiektua aurkeztu zuen. Aurkezten bakarra izan zen.
Baina gure proiektuak dirurik ez zuenez emoten eta espekulatzailea ez zenez, ez zuten onartu eta Txakolinaren Lagunei eraikina emon zieten museoa egiteko. Jakina, jatetxe batekin gestio pribatupean. Espekulazioaren eta oztopo guztien gainetik aurrera jarraituko dugula erakutsi dugu. Jadanik bost urtez daramatzagu Udondon.
Gaiaren inguruko berriak:
Gaztetxeak "herri kulturaren sortzaile" direla aldarrikatu dute Leioan (2006 Api 30)
Leioako okupazio mugimendua 10 urte betetzera doa (2006 Api 30)
Leioara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)
Itzubaltzetako okupazio mugimendua: 14 urtez etxe-kuarteletik Itzubaltzeta gaztetxera (2006 Api 30)
Dozenaka gazte heldu da martxan Itzubaltzetaraino (2006 Api 30)
Getxoko gaztetxean jarriak ditu ilusioak Algortako okupazio mugimenduak (2006 Api 30)
Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)
Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)
Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)
Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)
Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)
Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)
Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)
Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)
Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)