Gaztetxeren bat botatzeak beste okupazioren bat ekarriko duela aldarrikatu dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 1a, 02:01

Leioako Boulevardeko monolito pean egin zuten atzo, apirilak 30, Gaztetxe Martxaren ekitaldi nagusia Uribe Kosta eskualdean. Txalaparta doinuen ostean, bertso sorta ederra entzuteko aukera eduki zuten, Peru eta Beñat Vidal gazteen eskutik, bertan bildutako 265 bat lagunek. Ertzainak eta udaltzainak ere inguruan ibili ziren. Hain zuzen ere, polizia autonomikoei zuzendu zitzaien Peru, gazteriak gune autogestionatuen alde gogor egingo duela argi uzteko. "Hemengoek –batzokira begira– eta horkoek –ertzainei buruz– ondo entzun dezatela, gaztetxe bat bota ostean beste bat sortuko dela", bota zuen halako batean bertsolari leioztarrak.

Ondoren, dantza garaikide emanaldia egon zen ikusgai, Udondo gaztetxeak eta Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak irakurritako komunikatuei bidea emanez. Konter, Okupando Rom@ eta Te quiero como amigo DJren kontzertuak izan bitartean denbora egiteko, berriz, poteo musikatua egin zuten herrian zehar, hainbat musika talde leioztarren eskutik. Gaztetxe Martxako parte-hartzaileek Bilbon emango dute gaua.

Gaiaren inguruko berriak:

"Espekulatzailetzat" jo dute Leioako Udala (2006 Api 30)

Gaztetxeak "herri kulturaren sortzaile" direla aldarrikatu dute Leioan (2006 Api 30)

Leioako okupazio mugimendua 10 urte betetzera doa (2006 Api 30)

Leioara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Itzubaltzetako okupazio mugimendua: 14 urtez etxe-kuarteletik Itzubaltzeta gaztetxera (2006 Api 30)

Dozenaka gazte heldu da martxan Itzubaltzetaraino (2006 Api 30)

Getxoko gaztetxean jarriak ditu ilusioak Algortako okupazio mugimenduak (2006 Api 30)

Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun