Udondo sorkuntzagunea herritarrei eskaini diete Leioako okupek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 1a, 02:14

Leioara iritsi da Gaztetxe Martxa, Euskal Herri osotik pasatzen ari den eta gure mugimendua irudikatzen duen martxa. Maule, Baiona, Elizondo, Donostia, Arrasate, Deba, Ondarru edota Elorrio igaro dituen eta Bilbo, Laudio, Gasteiz, Agurain, Etxarri-Aranatz, Iruñea eta Burlata zeharkatuko dituen martxa. Pausoz pauso, herriz herri, gaztetxez gaztetxe, gaur gure herrian ere gaztetxeen behar soziala kaleratu dugu. Gaur egun inposatzen zaigun jendarte kapitalista eta norberekoi honetan gaztetxea gazteak elkartzeko, eraldatzeko eta alternatibak eraikitzeko gune eta tresnatzat dugu. Gure aisialdia gazteok gazteontzat egin nahi dugulako, autogestioaz eraiki nahi dugulako.

Tailerrak, kontzertuak, mahai-inguruak, ikastaroak, antzerkiak... asko eta asko izan dira egin ditugun eta egiten ditugun ekimenak. Gure nahiak eta gure sorkuntza aurrera ateratzeko behar ditugun lokalak ukatzen dizkigute gazteoi. Horregatik gaztetxea okupatu zen: herrira zabaltzeko eta herritarrek erabiltzeko.

Gaztetxea gazteon etxea da, denok gara gaztetxea, eta guztiok eraikitzen dugu egunero gaztetxetik herrira eta herritik gaztetxera. Argi dugulako kalea herriarena dela eta ez beren patrikak betetzeko erabiltzen dutenenak.

Horregatik, gaurdanik, Leioako gazteok argi utziko diegu udaletxeko agintariei eta kalea beraiena izango bailitzan erabiltzen duten guzti horiei, kaleak gazteok berreskuratuko ditugula.

Berdin zaigu kanporatzea, gu lekuz aldatzea baino ez dutelako lortzen. Gazteok borrokaz, autogestioaz eta okupazioaz gurea dena eskuratu eta eraikiko dugu!

Gora Leioako gazteria! Gora Udondo gaztetxea!

Udondo gaztetxea


Gaiaren inguruko berriak:

Gaztetxeren bat botatzeak beste okupazioren bat ekarriko duela aldarrikatu dute Leioan (2006 Mai 01)

"Espekulatzailetzat" jo dute Leioako Udala (2006 Api 30)

Gaztetxeak "herri kulturaren sortzaile" direla aldarrikatu dute Leioan (2006 Api 30)

Leioako okupazio mugimendua 10 urte betetzera doa (2006 Api 30)

Leioara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Itzubaltzetako okupazio mugimendua: 14 urtez etxe-kuarteletik Itzubaltzeta gaztetxera (2006 Api 30)

Dozenaka gazte heldu da martxan Itzubaltzetaraino (2006 Api 30)

Getxoko gaztetxean jarriak ditu ilusioak Algortako okupazio mugimenduak (2006 Api 30)

Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun