Jelkideei gaztetxeen kontrako erasoa bertan behera uzteko exijitu dio Uribe Kostako gazte asanbladen koordinadorak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 1a, 02:49

Zortzi egun pausoz pauso, herriz herri, gaztetxez gaztetxe ibili ondoren Gaztetxe Martxa Uribe Kostara heldu da eta gure herriak zeharkatu ditu Zuberoa, Behe Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoako herrialdeetatik igaro ostean. Euskal Herriko gaztetxeek eta gazte asanbladek antolatu dugu martxa: mugimendu bat osatzen dugula adierazteko, eta gure benetako izaera kaleratzeko, autogestioan eta parte-hartzean oinarritzen dena; jendarteak duen behar bat garela adierazteko, hamaika gazte asanbladetan eta gaztetxeetan antolatzen gara eta milaka eta milaka gaztek parte hartzen dute burutzen ditugun ekimenetan; eta herriaren babesa lortzeko, herriari bizitza ematen diogulako eta gure kontrako erasoak gelditzen laguntzeko. Argazkian, Gaztetxe Martxa Algortako batzokiaren albotik igarotzen.

Gaur, Uribe Kostako gazteriak argi utzi dugu bizirik egoteaz gain mugimendu indartsua osatzen dugula. Inposatzen zaigun bizi eredu honetan, gure herriak porlanez, espekulazioaz eta merkataritza guneez betetzen dituzte. Bitartean, gazteoi kontsumitzaile rola ematen digute, erabakiguneetatik kanpo uzten gaituztela gure benetako nahiak bete barik.

Horren aurrean, gazteok egunero gaude alternatibak eraikitzen, parte hartzean, errespetuan, justizian eta parekidetasunean oinarritzen direnak, ez dugulako nahi pertsonak eta amalurra esplotatzen duen sistema honek.

Baina, boteretsuei dirua baino ez zaie gustatzen eta guneak ukatzen dizkigute. Horren aurrean erabiltzen dugu okupazioa, espekulazioaren aurka jotzeko eta gazteontzat zein herriarentzat espazioak liberatzeko.

Hamaika aldiz argi utzi dugu: hutsik eta erabili gabe zeuden eraikinak bizitzaz betetzen ditugula. Horren ordez, gure udalak gidatzen dituen PNVk geure nahiei muzin egiten diote eta gure kontra jotzen dute okupazio mugimendua kriminalizatuz eta gure gaztetxeak bortizki hustuz, beraien txakurren armadaz.

PNVri exijitzen diogu gure kontrako erasoa amaitzeko eta horrexegatik gure herrietako jendearen babesa eta inplikazioa bilatuko dugu.

Era berean, dei egiten diogu Uribe Kostako gazteriari herrietako gazte asanbladetan edota gaztetxeetan parte hartzera eta gaurdanik gure herriko kaleak berreskuratzera.

Beharrezkoak direlako... herri bat, gaztetxe bat!

Gora Uribe Kostako gazteria!

Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadora


Gaiaren inguruko berriak:

Udondo sorkuntzagunea herritarrei eskaini diete Leioako okupek (2006 Mai 01)

Gaztetxeren bat botatzeak beste okupazioren bat ekarriko duela aldarrikatu dute Leioan (2006 Mai 01)

"Espekulatzailetzat" jo dute Leioako Udala (2006 Api 30)

Gaztetxeak "herri kulturaren sortzaile" direla aldarrikatu dute Leioan (2006 Api 30)

Leioako okupazio mugimendua 10 urte betetzera doa (2006 Api 30)

Leioara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Itzubaltzetako okupazio mugimendua: 14 urtez etxe-kuarteletik Itzubaltzeta gaztetxera (2006 Api 30)

Dozenaka gazte heldu da martxan Itzubaltzetaraino (2006 Api 30)

Getxoko gaztetxean jarriak ditu ilusioak Algortako okupazio mugimenduak (2006 Api 30)

Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun