Behin-behinekotasunaz arituko dira bihar Algortan LAB, Elkartzen eta Bilgune Feminista

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 2a, 15:07

Maiatzaren Lehenengoan Euskal Herri osoan mobilizazioak izan eta gero, prekarietatea gaia hartuta asteazkenerako, maiatzak 3, hitzaldi eta mahaingurua antolatu du Gorrondatxe Algortako elkarteak. "Pairatzen dugun prekarietatea. Emakumeak, gazteak, etorkinak, langileak eta jendea oro har prekarietateari aurre egiten" lelopean parte hartuko dute LAB, Bilgune Feminista eta Elkartzen jendarte eragileek. Hitzordua arratsaldeko 8etan izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Argazkian, LAB sindikatuko hainbat kidek ETBko lan baldintzengatik protestan / Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun