"Extras" antzezlana eskainiko du bihar Leioako campusean Maskarada taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 2a, 16:11

Maskarada Antzerki Konpainiaren eskutik "Extras, Stones in his pockets" gaztelerazko antzezlana izango da bihar Leioako campuseko areto nagusian, goizeko 12etan. Bizkaiko campusak antolatutako beste kultur ekitaldi guztiak bezala, sarrera libre eta doakoa izango da. "Extras" lan honen bitartez, Maskaradak Hollywood-eko munduaz trufatzen da. Horretarako Irlandako nekazarien herri txiki baten istorioa kontatuko dute. Hara helduko dira egun batean Hollywoodeko zinema konpainia bateko filma erraldoia prestatzen duten behargin eta aktoreak, izar-aktore estatubatuarrak. Halere, antzezlaneko protagonistak hainbeste glamour ez duten bi auzokide irlandarrak izango dira. Hau da Maskaradak 1980tik hona sortu duen 27. lana. Argazkian, arrakasta handia izan zuen "Kontenedore baten istorioak" Maskaradaren antzezlana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun